Irailaren bukaeran hasi zituzten kultur etxea izango deneko lanak, eta asteon lehen fasea amaitutzat eman dute. Gainerako lanei datozen hilabeteetan ekitea itxaroten dute udal ordezkariek.
Irailaren bukaeran hasi zituzten kultur etxea izango deneko lanak, eta asteon lehen fasea amaitutzat eman dute. Gainerako lanei datozen hilabeteetan ekitea itxaroten dute udal ordezkariek.
Otea-Loran elkartearen gaineko lokaletan, ludoteka eta KZgunea egokitu gura ditu udalak, besteren artean. Horretarako, igogailua ipini dute eraikinean, eta teilatua eta fatxada ere berriztatu dituzte. 145.000 euroko aurrekontua izan du proiektuak.
Aurten, 60.950 euroko inbertsioarekin, lehenengo solairua erreformatuko dute, aurrekontu orokorrean zehaztu zuten moduan. Lanen artean, berogailu sistema ipintzea aipatu dute, esaterako, ordezkariek.
Informazio bilera
Bestalde, ortugintza eta frutagintza ekologikoaren gaineko ikastaroa egingo da Garain, Itsasmendikoi eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen eskutik. Ikastaroaren inguruko informazioa jasotzeko bilera antolatu dute otsailaren 2an, Otea-Loran elkartean, iluntzeko 19:00etan.