1.700 euro batu ziren joan zen domekako enkante jendetsuan
1.700 euro batu ziren joan zen domekako enkante jendetsuan.
Urteroko ohiturari eutsiz, Errematan elkartu ziren garaitarrak joan zen domekan, San Joan Ebanjelariaren elizan. Asteburua izanda, kanpotik be hurreratu zen jendea.
Mezarekin hasi zuten eguna, eta produktu zein lurrak bedeinkatuz segitu zuten. Ostean etorri zen enkantea, 1.500 euro batuz. Horri, hala ere, mezan batutako 200 euroak gehitu behar zaizkio. Oilaskoak, babak, frutak, ogia, pastelak... 20 eurotik gora saldu ziren denak.
San Anton egunez ospatzen den ekitaldi honetan ateratako dirua ongintzara bideratu izan da, eta aurten ere hala erabaki dute: Haitira eta Palenquera (Ekuador) bidaliko dute. Lehen kasuan, lurrikarak eragindako kaltetuei laguntzeko; bigarrenean, garapen proiektuetarako, azken urteetan egin moduan.