Errematan elkartuko dira herritarrak San Anton egunez

Anboto 2010ko urt. 15a, 15:17

Bestalde, Urkiolan be egun seinalatua da San Anton, eta bertan ogia eta barazkiak bedeinkatuko dituzte.

Ohiturak mantentzen dituen herria da Garai, eta urteroko zitari eutsiz, aurten be Erremata izango dute domekan. San Anton eguneko ospakizun honetan, herritarrek eroandako produktuak enkantean ipiniko dituzte. Meza nagusia izango dute lehenengo, San Joan Ebanjelariaren elizan eguerdiko 12:00etan. Abadeak inguruko zelai eta lurrak bedeinkatu ohi ditu, eta gero hasten da erremata. Baserriko deneriko produktuak eskaintzen dituzte herritarrek: bildotsa, arrautzak, txorizoa... Errematan ateratzen den dirua, laguntasunera bideratu ohi dute: Palenqueko Heziketa zentro batera, adibidez. Behin enkantea amaituta, bazkarian jarraituko du jaiak. Bestalde, Urkiolan be egun seinalatua da San Anton, eta bertan ogia eta barazkiak bedeinkatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!