2010erako udal aurrekontua onartu zuten Garain, joan zen abenduaren 22an egindako udalbatzarrean. Aho batez hartu zuten erabakia zinegotziek.
2010erako udal aurrekontua onartu zuten Garain, joan zen abenduaren 22an egindako udalbatzarrean. Aho batez hartu zuten erabakia zinegotziek.
Guztira, 427.100 euroko aurrekontua izango du Udalak, eta inbertsioen artean aipatzekoak dira kultur etxeari begira egindakoak eta errepideak konpontzera bideratutakoak.
Kultur etxea Otea-Loran elkartearen gaineko lokaletan egokitu gura du Udalak, eta dagoeneko hasi zuen 2009an teilatua eta fatxada konpontzeko zein igogailua ipintzeko fasea. 60.950 euroko inbertsioarekin, lehenengo solairua erreformatuko dute urte honetan.
Garaizarretik Barreinkuarako bidea konpontzeko 6.000 euro erabiliko dira, Iurretako Udalarekin batera elkarlanean.