Zapatu honetarako Gaztaña Erreen Eguna antolatu dute Garain, Udalaren ekimenez. Pilotalekuan burutuko da ekitaldia.
Zapatu honetarako Gaztaña Erreen Eguna antolatu dute Garain, Udalaren ekimenez. Pilotalekuan burutuko da ekitaldia.
Arratsaldeko 17:30ean hasiko da gaztainekin loturiko ospakizun hau. Herritar guztiak gonbidatu ditu Udalak jaian parte hartzera; hala ere, \"batez ere umeei begira\" antolatzen dela adierazi digute udal ordezkariek.
Bestalde, Gabon inguruko kontuekin jarraituz, Olentzeroren kalejira be egingo dabe Garain, abenduaren 24ean. Etxez etxe joango da ikazkin ospetsua, traktore baten gainean. Horregaz batera, ohiturazko turroia banatuko du Olentzerok.