EHNE sindikatua eta Solidaridad Intergeneracional elkartearen eskutik berbaldia egingo da bihar Garain. Arratsaldeko 16:00etarako ipini dute hitzordua.
Solidaridad Intergeneracional elkarteak baserri eremuan bizi diren nagusiei arreta eskaintzea du helburu, baita hauen senideei laguntzea ere. Leku edo egoera desberdinean bizi arren, eskubide berberak dituztela jakinarazi gura diete.
Martitzeneko berbaldia ere bide horretan doa: mendekotasunaren legea azalduko dute bertan. Emakumeak baserrian duen garrantziaz eta baserriaren egoeraz ere jardungo dute.