Laguardiarako irteera astelehen honetan

Anboto 2009ko aza. 3a, 14:46

Launa upategietarako irteera antolatu dute, Garain, astelehen honetarako; azaroaren 2rako. Bisita eta bazkaria sartzen dira egitarauan.

Launa upategietarako irteera antolatu dute, Garain, astelehen honetarako; azaroaren 2rako. Bisita eta bazkaria sartzen dira egitarauan.

Goizeko 09:30ean ipini dute ordua Errioxarako bidea hartzeko. Herria eta instalazioak ezagutu, eta goiz erdian, hamaiketakoarekin, indarrak hartuko dituzte. Iberikoak eta beste hainbat jaki probatuko dituzte, ardo dastaketarekin lagunduta.

Eguerdiko 14:00etan upategiko jatetxeko menua ezagutuko dabe parte-hartzaileek. Zainzuriekin hasiko dute bazkaria, eta gero patatak jango dituzte; zelan ez, errioxar erara. Horren ondoren, bildotsaren txanda izango da, entsaladarekin batera. Postrean gazta eta irasagarra; frutarik ere ez da faltako. Kafea eta koparekin amaituko da jan-edana. Ardoa Launa erreserba izango da.

Laguardiako upategia Berriz eta Mañariko familia baten esku dago. Launak ibilbide luzea eduki arren, eraikina berria da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!