120 herritarrek hartuko dabe parte Dantzari Egunean

Anboto 2009ko urr. 22a, 12:35

Dantza izango da zapatuan protagonista Garain, herriko I. Dantzari Eguna antolatu dute-eta. Tartean, 60 urtetik gorako 12 dantzarik parte hartuko dute saioan, eta omenaldia jasoko dute herritarren aurrean.

Goizeko 11:30ean hasiko da egitaraua. Dantzari guztiak eliza ondoan elkartuko dira, eta, behin prestaketak eginda, kalejiran joango dira plazaraino. Eguerdiko 12:00etan izango da hori. Ondoren, eguneko zita nagusiaren txanda etorriko da: Dantzari dantza. Lehenengo, mutilek osatutako 8 taldek egingo dute, gero neskek osatutako 6 taldek, eta, azkenik, umeen taldeak: guztira, 120 herritar. Aipatutako  omenaldia burutuko da jarraian, eta dantza saioa Erregelekin amaituko da. 14:30ean, 250 lagunetik gora elkartuko dira frontoian bazkaltzeko, eta ostekoa Ansorregi taldeak girotuko du.

Udalak argitu duenez, errepidea itxita egongo da 12:00etatik 14:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!