Garaiko KZguneak udaletxean izango du lekua, kultur etxe berria egokitu bitartean. Udaletxea zabalik dagoenean erabili ahal izango da, soilik, ordenagailuen gela hau.
Martitzen eta eguenetan goizez, 09:00etatik 15:00etara, eta eguaztenetan arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara egongo da zabalik KZgunea.
Kokaleku berria
Otea-Loran elkartearen gaineko lokaletara lekualdatuko dute KZgunea. Oraindik, baina, konpontze eta egokitze lanetan murgilduta dabil Udala. Udal ordezkarien esanetan, “herritarrek zerbitzua erabiltzeko aukera gehiago izateko” mugituko dute kultur etxera.
KZguneaz aparte, ludoteka be izango da eraikinean.