Kultur etxe izango deneko lanak hasi dituzte

Anboto 2009ko urr. 1a, 12:55

Lokal horietan ludoteka eta KZguneko zerbitzuak ipini gura ditu Udalak. Dena dela, zerbitzu horiek obraren beste fase edo atal batean egokituko dira.

Joan zen astean hasi zituzten Garaiko kultur etxea izango den eraikineko lanak.  Dagoeneko agerikoa da aldaketa, teilatuaren konponketarekin hasi dira-eta.

Teilatuarekin batera, eraikinaren aurrealdea margotuko dute, eta igogailua be egokitzen hasi dira. Guztira, 145.000 euroko aurrekontua dauka proiektuak, eta hiru hilabeteren buruan amaitzea itxaroten dute. Otea-Loran elkartearen gaineko lokalak dira itxuraldatzen dabiltzanak.

Lokal horietan ludoteka eta KZguneko zerbitzuak ipini gura ditu Udalak. Dena dela, zerbitzu horiek obraren beste fase edo atal batean egokituko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!