Domeka honetan ospatuko da Santa Katalina ermitako jaia. Goizean izango dira ekitaldiak, eta auzoko dantzariek saioa eskainiko dute, besteak beste.
Goizeko 10:30ean hasiko da eguna, mezarekin batera. Garain domeketan izan ohi den elizkizuna ermitara eroango dute oraingo honetan. Horren ostean, auzokideek bakarrik osaturiko dantza taldearen txanda izango da; saio berezia, zalantzarik barik. Eguerdian, luntxa be prestatuko dute jai giroarekin jarraitzeko.
Ermita ingurua “garbitu berri dago, jairako txukun eta egokituta”, antolatzaileen arabera. Bertara joateko gonbidapena luzatu dute.