Zubiaurreren omenaldia Durangon ospatuko da

Anboto 2009ko ira. 11a, 10:17

Garain leku falta dagoela-eta, azkenean Durangon omenduko dute herriko musikaria

Durangon burutuko da gaur, azkenean, Valentin Zubiaurreren omenaldia. Garaitarra zen musikari hau, eta horregatik, herrian bertan omendu gura zuten. Baina leku egokirik ezin aurkitu, eta lekuz aldatu behar izan dute.

Izan be, omenaldian Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emankizuna eskainiko du, Durangoko XX. Musika Hamabostaldiaren barruan. Hasiera batean Garai izan arren lehen aukera, antolatzaileek Durangoko San Agustin Kultur Gunean egitea erabaki dute. 20:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euroan dagoz salgai.

Udalaren laguntza

Garaiko Udalak ekitaldi berezi hau bultzatu eta laguntzen du, eta udal ordezkariek gaineratu dutenez, herritarrak bertara joatera “animatzen” dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!