Etxeitaberako bidea konpontzeko lanak hastear

Anboto 2009ko ira. 4a, 10:49

Obra “15 egunen buruan hastea” aurreikusten dute.

Garaiko Udalak Etxeitaberako bidea konpontzeko lanak adjudikatu zituen uztailean, eta “datozen egunetan” espero dute hasiera ematea, udal ordezkarien arabera.

Egitasmoak 67.441 euroko aurrekontua dauka, eta Construcciones Ekin enpresak burutuko du, berak egindako 48.884 euroko eskaintza Udalak onartu eta gero.

Gontzal Sarrigoitia alkateak argitu digunez, lanak “15 egunen buruan hastea” aurreikusten dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!