Kultur-Etxeko lanen atal bat adjudikatu du Udalak

Anboto 2009ko abu. 28a, 12:47

KZgunea eta ludoteka egokituko dira bertan, besteak beste, aurrerago.

Garaiko Udalak Kultur Etxea izango den eraikinean lanak egiteko esleipena eman berri du. Otea-Loran elkartearen gaineko lokalek hartuko dute zerbitzu berria.

Teilatua konpontzea, aurrekaldea margotzea eta igogailua ipintzea sartzen dira lanen barruan, Gontzal Sarrigoitia alkateak azaldu duenez. 145.000 euroko aurrekontua dauka proiektuak, eta Construcciones Zamakoa enpresak lortu du esleipena 126.276 euroko eskaintzarekin. Irailean bertan espero dabe lanokin hastea.

 “KZgunea eta ludoteka egokituko dira bertan”, besteak beste, alkatearen berbetan. Lan horiek beste fase batean garatuko dira, aurrerago. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!