Abuztua hasi arte luzatuko dituzte aurten herriko jaiak

Anboto 2009ko uzt. 8a, 15:05

Herri-bazkariari lekua egingo zaio, modu honetan. Gustu guztietarako ekitaldiak prestatu ditu Trumoitte Jai Batzordeak.

Sanjoan jaiak atzean utzi, eta Santixau eta Santana jaiei begira dagoz dagoeneko Trumoitte Jai Batzordekoak. Aurten, lehenengo biderrez, abuztuaren 1ean amaituko dira Garaiko jaiak.

Uztailaren 24an hasita, kultur ekimen anitzak prestatu dituzte jai batzordekoek; umeei eskainita, Korrika Txikia antolatu dute, lasterketa eran, adibidez. Nobedade argiena, baina, jaiak luzatu egingo direla da. Abuztuaren 1ean amaituko dira, egitarauan herri-bazkariari lekua eginez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!