Domekan amaitu ziren Sanjoan jaiak Garain, Momoitio auzoan. Egunez giro ederra izan zuten, dantzari, igel txapelketa eta enparauekin. Arratsaldean, berriz, jende asko batu zen asto-probak ikusteko.
Iurretako Txirlo eta Suetzako astoak lehiatu ziren, buruz buru. Aurreko batean, Suetzakoak erraz garaitu zuen Iurretakoa, eta jakinmina zegoen Txirlok egingo zuen lana zela-eta. Oraingoan, bada, Txirlo nagusitu zen 50 untze beteta; Suetzakoak 40 egin zituen.
Zapatuan ipuin kontalaria, afaria eta erromeria izan zituzten garaitarrek, Momoitioko baseliza inguruan.