Diru-laguntzak onartu dituzte auzobide bi konpontzeko

Anboto 2009ko eka. 26a, 13:34

Bizkaiko Foru Aldundiak Garaiko bi auzobidetan lanak egiteko diru-laguntzak onartu ditu. Ondorioz, Udalak uztailean jarriko ditu lanok lehiaketa publikoan, biak batera.

Bizkaiko Foru Aldundiak Garaiko bi auzobidetan lanak egiteko diru-laguntzak onartu ditu. Ondorioz, Udalak uztailean jarriko ditu lanok lehiaketa publikoan, biak batera.

Konpondu beharreko auzobide bat Etxeitabe baserrira doana da, eta 20.600 euroko laguntza jaso du Udalak horretarako. Egitasmo hori, urteroko irizpide bati jarraituz eraman dute aurrera: urtero auzobide bat konpontzea, hain zuzen ere.

Bigarren lana neguko haizeteekin lotutakoa da. Izan ere, Etxeitako Artearen eremuan, haizeak bere lurretik atera zuen artea, eta berekin batera bidearen zati bat ere altxatu zen. Artea handik kendu arren, bidea konpontzea falta da, eta horretarako ere dirulaguntza izango du Udalak. Kasu horretan, laguntza zehazteko dago; lana amaitu ostean zehaztuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!