Jaiak antolatzeko batzarrak hasi ditu Trumoitte kultur elkarteak

Anboto 2009ko mai. 27a, 14:15

Atzo bertan egin zuten bilera, eta ekimen batzuk zehazten hasi dira.

Jaien prestaketan murgilduta dabil, dagoeneko, Garaiko Jai Batzordea. Atzo bertan egin zuten bilera, eta ekimen batzuk zehazten hasi dira.

Uztailaren 24an hasita, jaietan burutuko diren ekitaldien artean herri-bazkaria egitea aurreikusi dute antolatzaileek, baina denbora falta dela-eta, “beharbada, jaiak abuztuaren 1a arte” luzatuko omen dituzte, Trumoittekoek diotenez. Jaietaz aparte, urtean zehar hainbat ekimen prestatzeko asmoz sortu zuten elkartea, eta batzarra deituko dute laster herritarrei euren asmoen berri eman eta parte hartzera animatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!