Internet erabiltzen ikasteko aukera izango da Garain, ekaina artean eratu dituzten ikastaroen bitartez. Urkiola landa garapenerako elkarteak antolatu duen ekimen hau debaldekoa izango da.
Herriko KZgunean burutuko dira ikastaroak. Bi aukera izango dira: bata oinarrizkoa eta administrazioagaz loturikoa uztartuko dituena, eta bestea arlokakoa: lana lortu, seguru nabigatu, egunkaria irakurri edo finantza erakundeekin lan egiteko, esate baterako. Lehenengoak 20 orduko iraupena dauka, eta bigarrenak ordu bat edo bikoa.
Goizez zein arratsaldez
Ikastaroak maiatza eta ekainean zehar garatuko dira, eta goizez zein arratsaldez parte hartzeko aukera izango da, astelehenetik ostiralera. Dena dela, ordutegia interesdunen artean finkatuko da, eskaera eta erabilgarritasunaren arabera.
Izena emoteko, 688 613 537 telefonora deitu behar da.