Mendien barri emango duen mahaia ipiniko dute begiratokian

Anboto 2009ko mai. 8a, 11:08

Egitasmo horretarako dirulaguntza eskatu zaio Bizkaiko Foru Aldundiari, Urkiola landa garapenerako elkartearen bitartez.

Garaiko Udalak orientazio-mahaia ipiniko du begiratoki berrian, bertatik ikusten diren mendien inguruko informazioarekin. 1.500 euro inguruko inbertsioa izango du.

Egitasmo horretarako dirulaguntza eskatu zaio Bizkaiko Foru Aldundiari, Urkiola landa garapenerako elkartearen bitartez. Mahai horretan, Durangaldeko mendien izena eta altuera ezagutzeko aukera emango dute, besteak beste.

Bestalde, beste informazio panel bat kokatzea ere aurreikusi dute aurrekontuan: Etxeitako Artearen panela, hain zuzen ere; lehengoa jausi egin zen, eta ordezkoa ipiniko dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!