Kanpai-erloju berria ipiniko dute elizan

Anboto 2009ko api. 24a, 14:54

Elizako kanpai-erlojua aldatzea erabaki du Garaiko Udalak, gaur egun dagoenaren egoera aztertu ondoren. Erloju horrek azken boladan funtzionamendu arazoak dituela-eta, sistema berria ezarriko dute.

Elizako kanpai-erlojua aldatzea erabaki du Garaiko Udalak, gaur egun dagoenaren egoera aztertu ondoren. Erloju horrek azken boladan funtzionamendu arazoak dituela-eta,  sistema berria ezarriko dute.

Hasiera batean erlojua konpontzea pentsatu zuten, baina berria ipintzearekin alderatuta “garesti” irtetzen zuen, Gontzal Sarrigoitia alkatearen arabera. Bere ustez, “konpontzea ez zen errentagarria”.

Hain zuzen ere, konponketak 1.650 euroko aurrekontua dauka, giuxi gorabehera. Erloju berria instalatzea, ostera, 2.550 euroren bueltan dabil. Udal ordezkariaren arabera, “aldea ez da handia”, eta “sistema berria ipintzeak merezi duela pentsetan dugu”.

Instalazio berriarekin, aginte bidezko zentral ordulari batek automatizazinrako aukera emango du, beste hainbat funtziorekin batera. Horretaz gainera, kanpaientzako mailu elektronikoa ere ipiniko dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!