Herriko plazako lanak amaituta daude, irailean hasi eta hilabeteetan garatu eta gero. Guztira, 315.704 euroko inbertsioa egin du Udalak, horietatik 171.605 Aldundiak ipinita.
Oinezkoentzako lekua irabaztea zen proiektu honen helburua, aparkaleku batzuk kenduz eta begiratoki berria eraikiz. Azken asteetan nahiko aurreraturik joan dira lanak, eta azken ukituak egitea falta zen bakarrik. Bestalde, aipagarriena zera da: herrigunea zeharkatzen duen errepidea asfaltatu dutela dagoeneko. Joan zen astetik itxita egon da bidea, kotxe zirkulazioan eraginez.
Herriko urbanizazio lan osoa betetzeko oso gutxi falta da: Abadiñorako noranzkoan dagoen espaloia bukatzean osatuko da egitasmoa. Datozen egunetan amaitzea espero dabe.