San Migel kaleko lanetan bete-betean sartuta

Anboto 2009ko api. 17a, 11:21

Martxoan hasi zituzten San Migel kalea urbanizatzeko obrak, eta dagoeneko lan horien eraginak nabarmenak dira herrian.

Martxoan hasi zituzten San Migel kalea urbanizatzeko obrak, eta dagoeneko lan horien eraginak nabarmenak dira herrian.

Abadiñorako norabidean, espaloia kalean gora luzatuko da, eta dagoeneko lanaren erdia eginda daukate. Gainera, 5 aparkaleku be egokitzen dihardute zonalde horretan. Bestalde, kontrako noranzkoan dauden aparkalekuak norabidez aldatu dituzte, eta errepidea asfaltatzea falta da orain. Maiatz erdialderako amaituta egotea espero dute, udal ordezkarien arabera.

Lan horiek direla-eta, herria zeharkatzen duen foru-bidearen zati bat itxita egon da aste honetan, eta baliteke egun batzuetarako egoera horretan aurkitzea. Bitartean, etxe berrien atzeko bidea erabili behar da saihesbide moduan.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!