Nagusien elkartearen Batzar Orokorra domekan

Anboto 2009ko api. 3a, 11:21

San Migel Nagusien Elkarteak Batzar Orokorra ospatuko du datorren domekan, hilaren 5ean. Goizeko 11:30erako jarri dute hitzordua, Otea-Loran elkartearen txokoan. Agertzeko dei berezia egin diete bazkideei.

San Migel Nagusien Elkarteak Batzar Orokorra ospatuko du datorren domekan, hilaren 5ean. Goizeko 11:30erako jarri dute hitzordua, Otea-Loran elkartearen txokoan.

Hainbat puntu izango ditu bilerak, eta hasteko  aurreko akta irakurri eta onartzea proposatu dabe. 2008ko balantze ekonomikoarekin ere gauza bera egiteko asmoa daukate. Horiek egin eta gero, aurrera begiratzen hasiko dira, 2009 honetarako ekintzak zehazte aldera. Horretarako, proposamen bat aurkeztuko dute batzarrean bertan.

Batzarreko beste gai garrantzitsu bat Zuzendaritza Batzordearen ingurukoa izango da. Izan ere, marko horretan aldaketak egitea aurreikusi dute, eraberritze partziala garatuz.

Luntxa be bai

Batzarra amaitzeko, galderak egiteko aukera ere emongo dute, bazkideek horrela gura izanez gero. Gainera, luntxa ere prest izango dute hurreratuko direnek.
Nagusien elkarteak domekan agertzeko dei berezia egin diete bazkide guztiei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!