Otea-Loran herritarren iritzia jaso guran

Anboto 2009ko mar. 23a, 13:58

Urtemuga garrantzitsua izango da aurtengoa Garaiko Otea-Loran elkartearentzat, 25 urte dira-eta sortu zenetik.

Urtemuga garrantzitsua izango da aurtengoa Garaiko Otea-Loran elkartearentzat, 25 urte dira-eta sortu zenetik. Data hau ospatzeko zerbait berezia egin gura dute, eta horretarako, herritarren parte-hartzea eskatu dute, euren iritzia eman dezaten.

Elkartekoek adierazi digutenez, uztailean egin gura lukete ospakizuna, “herriko jaien aurretik”. Dena dela, “oraindik ez dago ezer itxita”, Otea-Loranekoen arabera. Izan ere, garaitarren proposamen eta aholkuak jaso gura dituzte, eta hori bi eratara egin dezakete herritarrek: astelehenero 19:00etan elkartera joanda, edo bestela zuzendaritza batzordeko kideei jakinaraziz.

Otea-Loranek estatutuak berritu ditu oraintsu, eta 90etik gora bazkide ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!