Abesbatzek udabarriko kontzertua eskainiko dute zapatuan Garain, San Migel elizan. Iluntzeko 20:00etan hasiko da jaialdia, eta bertan Bizkaitik etorritako hiru talde izango dira kantari.
XXIX. BBK Abesbatzen Kontzertuen barruan sartzen da biharko ikuskizuna. BBK Fundazioak eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioak antolatzen duten ekimen honetan, hainbat herritan kontzertuak izaten dira udaberrian zehar, eta horietako bat da Garaikoa.
Erandioko Altzaga abesbatza, Zierbenako Berdantza abesbatza eta Gorlizko Lirain Txiki abesbatza izango dira biharko parte-hartzaileak; hirurak be esperientzia handiko taldeak dira, kide ugari dituztenak, gainera.
Lirain Txiki 12 neskatilak osatzen dute, eta Lirain taldearen barnean daude. Gorlizko korua 1992an sortu zen. Altzaga Abesbatza 1997an jaio zen, eta 40 emakume dira bertako abeslari. Zierbenako Berdantzak be 10 urtetik gorako esperientzia dauka.