Plazako lanak amaitzear dagoz

Anboto 2009ko mar. 12a, 12:06

Irailean hasi ziren herriko plazagaz lotutako lanen 2. eta 3. faseko lanak, eta datozen asteetan amaierara ailegatuko dira. Hain zuzen be, herrigunea zeharkatzen dauen foru-bidea konpontzea falta da bakarrik; maiatzera arteko epea daukie horretarako.

Denera, 315.704 euroko inbertsinoa dauka egitasmoak, eta horretatik 171.605 Aldunditik lortu ditu Udalak. Errepidea ez eze, aparkalekuak kendu eta oinezkoentzako lekua irabaztea zen helburua, begiratoki barria egiteagaz batera.

Dagoeneko prest dago begiratoki barria: “25-30 metro inguru ditu, eta egurrezko plataforma bat egin da bertan”, Gontzal Sarrigoitia alkatearen esanetan. Aparkalekuak be kendu ditue, eta “jentea erabiltzen hasi da gune barri hori”. Mahaiak eta arbolak mantenduko dira bertan. Eremu honetan azken ukituak falta direla esan leiteke: zaborrontziak ipintzea, adibidez. Errepideari jagokonez, hilabete baten buruan amaitzea itxaroten dabe.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!