Estatutu berriak berretsiko ditu Otea Loran elkarteak

Anboto 2009ko ots. 4a, 15:20

Estatutu berrien azken berrespena egin du Otea-Loran elkarteak domekarako, otsailaren 8rako, deitutako ez ohiko batzarrean. Bazkide izateko behin betiko baldintzak jasoko dituzte bertan, iaz onartutako aldaketak jasoz: herrian gutxienez sei urtean erroldatuta egon behar du bazkide izan gura duenak, eta bost bazkideren bermea ere beharko du.

Estatutu berrien azken berrespena egin du Otea-Loran elkarteak domekarako, otsailaren 8rako, deitutako ez ohiko batzarrean. Bazkide izateko behin betiko baldintzak jasoko dituzte  bertan, iaz onartutako aldaketak jasoz: herrian gutxienez sei urtean erroldatuta egon behar  du bazkide izan gura duenak, eta bost bazkideren bermea ere beharko du.

Bestalde, 115 lagunera arteko itxarote-zerrenda osatzea ere onartu dute. Estatutu berriak iaz onartu zituen Otea-Loran elkarteak, Elkarteen Erroldan (Bilbon) jasoz. Orain azken idatzia berretsiko dute, zuzendaritza batzordekoen berbetan.

Horretara, araututa geratuko dira azken urteotan “balio formalik” izan ez duten bazkide izateko baldintzak: 2006an estatutuak berriztatzean, zazpi urtean erroldatuta egotea onartu zuten arren baldintza lez, erabakiak ez zuen prozedura legala jarraitu; ez zuten Elkarteen Erroldan jaso, “balio formal gabe” utziz. Agerian geratu zen egoera 2007an urte bi erroldatuta zeramatzan herritar batek bazkide egitea eskatzean; 2005eko estatutuen arabera egin zuen eskaria; bazkide egiteko baldintzarik ez zenean jasotzen.

Hautatu beharrean

Zuzendaritza Batzordea hautatu beharrean aurkitu zen: 2006ko erabakia aintzat hartu gabe eskaria onartu edo erabakiari eutsi. Azken horri heldu zioten, eta  herritarrak prozedura judiziala abiatu zuen. Adiskidetzeko saioan ez ziren ados jarri, eta urtarrilean epaiketa egin zuten, ebazpenak herritarraren alde eginez; Otea-Loranekoek apelatu egingo dute Bizkaiko Auzitegian, iaz prozedura judiziala jarraitu eta 2006ko akordioari eustea gehiengoz onartu zutela gogoratuz.

Domekan, otsailaren 8an, 12:00etan, deitutako  ohiko batzarrean dena azalduko dute, urteko ekintza plana eta aurrekontua onartu ez eze. Elkarte izaera 2005ean arautu arren, aurten 25 urte dira Otea-Loran sortu zela. Lehenengo estatutuetan bazkide izateko baldintza erroldatuta egotea zen.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!