Herrigune osora zabalduko dute espaloia

Anboto 2009ko urt. 29a, 13:30

Espaloia herrigune osoan zehar zabaldu gura du Udalak, eta horri aurre egiteko egitasmoa aurkeztu dute Espainiako Gobernuak Tokiko Inbertsioetarako Estatu Fondotik diru-laguntza jasotzeko. Garairi 54. 689 euro dagozkio onartuz gero, eta lanak aurten garatuko lirateke.

Aurrera darraien herriko plazarekin lotutako 2. faseko lanen barruan, begiratokia ez eze metro batzuetan espaloia egitea ere badago aurreikusita. Espainiako Gobernutik eratorritako laguntzekin espaloi hori 100 metro luzatzea gura dute herrigunea amaitzen den guneraino, Abadiñorako noranzkoan. Horrek errepidea apur bat mugitzea ekarriko du; “zuzentzea”, Gontzal Sarriugarte alkatearen berbatan.

Errepidearen beste alboan dagoen aparkatzeko gunea asfaltatzeko ere erabili gura dute diru-laguntza. “Ilaran aparkatzeko lekua ordenatu eta margotuko dugu; 13-14 leku geratuko dira. Hala ere, atzealdean ere aparkaleku handia dago”, alkateak azaldu duenez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!