San Anton egunez gaztaia 51 euroren truke

Anboto 2009ko urt. 22a, 18:33

Zenbaki borobila: 1.000 euro batu dituzte aurten, usadioari eutsiz, Garain antolatutako San Anton eguneko errematan. Denera, 30 produktutik gora izan zituzten enkantean hartzeko San Joan Ebanjelariaren elizpean batutako bisitariek. Eguraldia ere lagun izan zuten, gainera. Oilaskoa eta enkantean jarritako gaztaietariko bat izan ziren garestien ordaindutakoak: 51 euro. Batutako dirua, berriz, atal bitan banatuko dute. Sakristauaren etxeko teilatua konpontzeko erabiliko dituzte 500 euro, batetik. Bestetik, 500 euro Palenken (Ekuador) dihardueen misiolariei helarazoko dizkiete, bertan garatutako proiektuak laguntzeko.

Erantzunarekin pozik
Gaztaia, pastelak, txorizoa, ogia, esnea, intxaurrak… makina bat produktuko loteak erosteko aukera izan zuten San Anton egunez; oilaskoa eta untxi bi ere bai, besteren artean. Antolatzaileen berbetan, krisia igarri egin dute, apur bat baino ez bada ere.

Urtez urte erramata antolatzen dihardutenek azaldutakoaren arabera, “urteetan 600-700 euro batu izan dugu. Iaz, berriz, inoiz baino diru gehiago; ia 1.300 euro. Hala ere, urte berezia izan zen, Palenkeko (Ekuador) misiolarientzako eta bertako baserritarrentzako batu zen dirua, eta jentea kontzientziatuta zegoen. Aurten, 1.000 euro batu ditugu, ohi  dugun baino gehiago”.
Hala ere, aurtengoan, San Anton zapatua izanda, diru gehitxoago batzea ere itxaroten zutela aitortu dute antolatzaileek, jentearen erantzunarekin pozik agertu arren. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!