Urteroko hitzorduari eutsiz, erremata izango dutue aurten ere Garain San Anton egunez. San Joan Ebanjelariaren elizpean elkartuko dira, eta herritarrek eurek eroandako baserriko produktuak enkantean hartzeko errematari ekingo diete meza nagusia amaituta.
Hasi aurretik, baina, inguruko zelai eta lurrak bedeinkatuko ditu abadeak. Zapatuan, 12:00etan, izango da meza nagusia.
Makina bat garaitar batu ohi ditu San Anton eguneko errematak, aste barruan izan da ere. Pentsatzekoa da oraingoan, asteburua jausita, bertaratzera gehiago lagunduko duela horrek. Ondoren, bazkaria ere egingo dute Herriko Tabernan; otordurako 14:00etan elkartuko dira.