Orain hiru urte antolatu zuten lehenengoz Gaztaña Erre Eguna Garain, eta harrezkero ez diote hutsik egin hitzorduari. Oraingoan ere gonbita luzatu du Udalak gaztainak erre eta elkarrekin jateko. Zapaturako egin dute hitzordua, frontoian, 17:00etan.
Errepidea moztuta
Ordurako egun osoz zabalik izango da Garai gurutzatzen duen foru errepidea. Herriko plazagaz lotuta begiratoki berria egiteko hasi diren lanen eraginez aste osoan moztuta egongo da ibilgailuentzako errepide hori; 08:30etik 17:30era ezin izango da bertatik igaro.