22 lagun gimnasia ikastaroan

Anboto 2008ko aza. 25a, 15:32

Gimnasia ikastaroa hasiko dute abenduan frontoian, Udalak antolatuta. Eskaera formalik ez da egin Udaletxean, baina herritarren artean bazegoen eskaria eta aurrera egin du proposamenak. Denera, 22 lagunek eman dute izena.

Kristina Petitek emango ditu eskolak, eta hilean kuota bat ordainduko dute parte-hartzaileek. Lehenengo biderrez antolatu du ikastaroa Udalak: jendea jarraitzeko prest egonez gero, aurrera jarraitzeko asmoa dute.

Denetariko adineko herritarrek eman dute izena; 20 urtetik 60 urtera bitartekoak. Abenduan hasita, ikasturte osoan mantenduko dituzte eskolak; astelehen eta eguaztenetan, hain zuzen ere, 21:00etatik 22:00etara, azaldu dutenez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!