2009an ere %10 igoko da zaborraren gaineko tasa

Anboto 2008ko aza. 18a, 10:09

Datorren urtean %4 igoko dituzte zergak eta tasak, oro har. Hala onartu du udalbatzarrak. Salbuespenak ere badira; batetik, zaborraren gaineko tasa, aurten ere, %10 igoko dute, eta, bestetik, ura, estolderia eta putzuak garbitzeko zerbitzuaren gainekoa, %6 igoko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntzak lortu ahal izateko baldintzetara egokitzeko egin duten igoera da azken hori, herriko alkate Gontzal Sarrigoitiak azaldu duenez: “Gastuek eta inbertsioek orekatuta joan behar dute, eta baldintza hori bete beharrean gaude Aldundiaren laguntzetatik kanpora ez geratzeko. Eskatutako neurrien barruan egon behar dugu”.

Zaborraren gaineko tasari dagokionez, zerbitzua “defizitarioa” dela berretsi du oraingoan ere Sarrigoitiak: “Igoera hori egin arren ez dugu lortzen gastuaren erdiari ere aurre egitea. Zerbitzu oso defizitarioa izanik, horren gaineko tasa igo beharrean gaude”. Durangaldeko Mankomunitatearen bitartez eskaintzen du zerbitzu hori Udalak, eta “dena kolpean igo beharrik izan ez dezagun, urtez urte astiro-astiro dihardugu igotzen”, dio alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!