Lodosarako irteera eratu dute nagusiek

Anboto 2008ko aza. 6a, 11:44

Lodosako (Nafarroa) kontserba enpresa batera bisita egingo dute, datorren astean, Garaiko nagusiek.

Lodosako (Nafarroa) kontserba enpresa batera bisita egingo dute, datorren astean, Garaiko nagusiek.

Azaroaren 10ean, astelehenean, izango da San Migel elkarteak antolatutako txangoa, eta 08:30ean jarri dute irteteko hitzordua. Kontserba lantokia bisitatzeaz gainera, bazkaltzeko ere geratuko dira bertaratzen direnak Lodosako jatetxe batean (bazkaria 25 euro ordaindu beharko da).

Izena emateko azken eguna da gaur. Horretarako aukera Herriko Tabernan izango dute irteera egin gura dutenek. Hala jakin eragin dute herriko San Migel nagusien elkarteko ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!