Hiri-plangintza berria landu gura du EAJk

Anboto 2008ko urr. 28a, 14:03

Indarrean direnak “zaharkituta” daudela-eta, Arau Subsidiario berriak lantzeko prozesua hasi gura du EAJk, eta, horretarako, 2009ko aurrekontuan hiri-plangintza idazteko taldea kontratatzeko dirua gordetzea proposatuko du, ekarpenak egin gura dituzten guztiei zabaldutako batzordea sortzea ez eze.

Zortzi urteko iraunaldia aurreikusita, orain 12 urte onartutako arauak dituztela gogoratu du EAJk: “Ez dira herriaren gaur egungo premiei egokitzen, eta garrantzitsuagoa dena, garaitarrok etorkizunerako gura ditugunak ez dituzte jasotzen”.

Udalak “erreminta urbanistiko berria” izan dezan, Gobernu Taldeak pausoak ematen hastea sustatuko du EAJk: “Herriaren idiosinkrasia errespetatuko duen etorkizuneko erreminta, ahalik eta kontsentsuatuena eta integrazio-ikuspuntua daukana”. Landatarra izaten jarraitzea gura duten inguruan “garapen jasangarria” ahalbidetu gura dute, “premiazko” espazio eta zerbitzuekin. “Auzoen sendotzea” bultzatu gura dute, eta lur-erabilera tertziarioa definitzea: “Zerbitzu-enpresa edo gure ezaugarriekin bat datozen industria txikiak jartzea bultzatzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!