Herriko gaztetxoenei begirako proposamena antolatu dute udal arduradunek astebururako: etxeko gazteenek makina bat jardueratan parte hartzeko aukera izango dute frontoian.
Besteren artean, jokoak, tailerrak eta eskulanak antolatu dituzte aukeran, udal arduradunek eurek jakin eragin dutenez.
Txokolatea
Urriren 18an, zapatuan, dute hitzordua jarrita herriko neskato-mutikoek. Pilotalekua izango dute estalpe, aitatu dugun moduan, 16:30ean hasi eta 19:30 bitartean. Jarduera horiek eskaintzeaz gainera, txokolatea ere banatuko dute hurreratuko direnen artean.