Gripearen aurkako txertoa hartu ahal izango da eguaztenean, hilaren 15ean, 13:00etan, Udaletxean; pneumokokoaren kontrako txertoa ere hartu daiteke. Horretarako, baina, aurretik jakinarazi behar da Udaletxean edo Berrizko osasun zentroan.
Osakidetzak 65 urte baino gehiago dituzten herritarrei eta gaixotasun kronikoa dutenei begira abiatu ohi duen kanpainaren barruan egingo da. Txertoa hartzeko nortasun agiria eroan beharko da. Bertaratzerik ez duten herritarrek etxera bila joatea gura badute telefonootara deitu dezakete: 94 681 63 93/ 686 874 812.