Denera, 11 lagun elkartu ziren tortillak jateko. Horrezaz gainera, mus, tute eta briska txapelketak ere antolatu zituzten, parte-hartzaile kopuru ona lortuz. Nagusien elkartekoek jakin eragin dutenaren arabera, karta joko txapelketetan 12 lagunek parte hartu zuten.San Migel bezperan, berriz, bazkaria egin zuten Herriko Tabernan. Urteroko usadioari eutsiz, 25 lagun inguru batu ziren otordurako, eta Fermina Sarrionandia eta Jesus Totorikaguenak elkarteko gainerako kideen omenaldi gertuko eta beroa ere jaso zuten. Bazkalostea goizean zehar txapelketetan nagusitu zirenen artean sariak banatzeko ere aprobetxatu zuten.