San Migel nagusien elkarteak antolatuta tortilla txapelketa izango dute, gaur, garaitarrek. Kultur Astea antolatu dute elkartekoek, eta horren aitzakian urtez urte harrera ona izan ohi duen tortilla txapelketak ez du hutsik egin; 17:30ean hasiko dira sukaldariak lanean. Egunotan, briska, tute eta mus txapelketak ere izan dituzte.
Bestalde, etzi, San Migel bezperan eta usadioari eutsiz, bazkaria izango dute nagusiek. Herriko Tabernan elkartuko dira, 14:00etan. Era berean, otordua aprobetxatuz, Fermina Sarrionandia eta Jesus Totorikaguena omenduko dituzte (postreetan txapelketetako sari eta garaikurrak banatuko dituzte). 12:00etan, meza ere izango dute Garain