Larri dago gazte bat, teilatutik jausita

Anboto 2008ko ira. 18a, 09:59

Garaiko Momoitioko San Juan auzoan bizileku bakarreko etxebizitza bateko teilatua konpontzen ziharduela istripua izan zuen behargin batek astelehenean. Bost metroko altueratik jausi zen Zaldibarren bizi den 29 urteko behargina, larri zaurituz.

Bizkarrean kolpe gogorra izan zuen S.G.M. gazteak, DYAko arduradunek jakitera emandakoaren arabera. Istripua zerk eragin zuen argitzeko ikerketa zabaldu du Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak.

Osakidetzaren medikalizatutako helikopteroa joan behar izan zen Garaira zauritutako behargina jasotzera. Izan ere, gune menditsuan dago kokatuta istripua gertatu zen etxebizitza.

Barakaldon, BECen kokatutako heliportura eroan zuen helikopteroak, eta bertatik Gurutzetako erietxera eroan zuten. Astelehenean, 10:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!