Begiratoki berria urtarrilean izan gura dute amaituta

Anboto 2008ko ira. 18a, 09:41

Herriko plazarekin lotutako lanen 2. eta 3. faseko lanak hil honetan bertan hasiko dituzte. Udalak Morga enpresari eman io lanen ardura eta, denera, 315.704 euroko inbertsioa eskatuko dute. Herrigunean aldaketa nabarmena eragingo dute obra horiek. Izan ere, aparkalekuak kenduko dituzte, oinezkoentzako lekua irabaziz.

Herriko plazarekin lotutako lanen 2. eta 3. faseko lanak hil honetan bertan hasiko dituzte. Udalak Morga enpresari eman io lanen ardura eta, denera, 315.704 euroko inbertsioa eskatuko dute. Herrigunean aldaketa nabarmena eragingo dute obra horiek. Izan ere, aparkalekuak kenduko dituzte, oinezkoentzako lekua irabaziz.

Hala ere, begiratoki berria azken fasean egingo dute. Aurretik, herrigunea zeharkatzen duen foru-bidea konponduko dute. Udal arduradunek azaldu dutenez, ibilgailuen abiadura txikitzeko neurriak ere hartuko dituzte konponketa horien barruan. Herrigunea hartzen duen foru-bidearen zati hori apur bat goratzeko asmoa dauka Udalak, eta errepidea bera zerbait estutu ere bai. Horretarako, Foru Aldundiarekin ituna adostu du Udalak. Udalbatzarrak berretsi du ituna eta hasi da errepide zati hori Udalari uzteko tramitazioa ere.

San Migel goiaingeruaren elizatik San Joan ebanjelariaren eliza ingurura doan 400 bat metroko errepide zatian eragingo dute beharrok, eta azaroan aurreikusi dute amaitzea. Aurrerago konponduko du Foru Aldundiak Abadiñotik Garairaino doan BI-3341 errepide osoa.

Begiratokia urte hasikeran


garaiko_aparkalekua.jpgBegiratoki berria prest egotea urte hasierarako aurreikusi dute. Orain dagoen aparkalekua desagertuko da lanokin, baina dauden mahaiak mantendu eta konpontzea jaso dute landutako egitasmoak. Arbolak ere mantenduko dituzte. Aparkalekuak kenduko direla-eta, udal arduradunek gogoratu dute Udaletxearen albo batera aparkaleku handi bat badagoela eta bertarainoko bidea ere oinezkoentzako egokitu zutela.

Begiratoki lez, berriz, 25-30 metro inguru izango dituen balkoi txikia atonduko dute, eta Abadiñorako noranzkoan autobus geltoki berria jarri; beste aldean badago. Urtarrilean izan gura dituzte lanak amaituta, maiatzera arteko epea duten arren.

Diru-laguntzak

Aldunditik 171.605 euroko diru-laguntza lortu du Udalak lanotarako; inbertsioaren %46 inguru. Udaletxearen aurrealdeko plaza konpontzeko be diru-laguntza izan zuen Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!