Santa Katalina-Etxeita bideko lanak amaitzen

Anboto 2008ko ira. 11a, 15:26

Asteon bertan hasi dituzte Santa Katalinatik Etxeitarainoko bidea konpontzeko azken lanak. Iaz 830 metro inguruko zatia konpondu zuten, eta orain bigarren zatiari ekin diote; Santa Katalinako bidegurutzeraino doana, hain zuzen ere, udal ordezkariek azaldu duten moduan.

Compañia Bizkaina de Asfaltos y Hormigones enpresak garatuko ditu bidea hobetzeko lan horiek. Udalak, denera, ia 68.000 euroko inbertsioa egin beharko du lanok egiteko (lehenengo zatia konpontzeko 50.112 euro erabili zituen).

Azaroan aurreikusi dute bidea konpontzen amaitzea; izan ere, Udalak hile biko epea zehaztu du baldintza-orrian lanak amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!