Guardiara irteera astelehenean

Anboto 2008ko ira. 4a, 14:25

Guardiara irteera eratu dute Garain, astelehenerako, irailaren 8rako. Arabako Errioxako herria bisitatzeaz gainera, hamaiketakoa egiteko tartea ere hartuko dute bertaratuko diren garaitarrek. Bertako upategi baten hartuko dute horretarako denbora.

Irteera 09:30ean egingo dute, jakin eragin dutenez. Aitatu dezagun bazkaldu ere upategian bertan egingo dutela. Irailaren 5eko eguerdira arte dago izena emateko aukera, Herriko Tabernara zuzenduz gero.

Garaiko dantza taldeak, bestalde, Lantziegoko jaietan eskainiko du saioa, asteburuan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!