Herriko tabernek laguntza emango dute jaietan

Anboto 2008ko uzt. 17a, 15:34

Herriko tabernek laguntasuna eskainiko dute, aurten, herriko jaietan. Azken urteetan ez dute parte hartu izan; hala ere, aurten eskaera luzatu die Udalak eta ondo hartu dute.

Herriko tabernek laguntasuna eskainiko dute, aurten, herriko jaietan. Azken urteetan ez dute parte hartu izan; hala ere, aurten eskaera luzatu die Udalak eta ondo hartu dute.

Hala azaldu du herriko alkate Gontzal Sarrigoitiak: “Urteetan frontoian antolatzen ziren herriko jaiak. Azken urteetan, baina, plazan izaten dira ekitaldiak, oro har. Hori dela-eta, tabernei jaietan laguntzea eskatu diegu eta harrera ona izan dugu”. Diruz ez eze, lehiaketetan generoa jarriz edo dantzariei mokadua eskainiz ere lagunduko dute, udal arduradunek azaldu dutenez.

Santiago, Santa Ana eta San Inazio jaiak ospatzen dituzte garaitarrek. Datorren astean sartuko dira herritarrak jai giroan. Egunean, uztailaren 24an, jarriko dute Donien-atxa, txapligo eta kanpai hotsez. Halaxe emango die ongietorria abuztuaren 1era arte mantenduko den jai giroari.

Hainbat ekitaldi


Dantza, rock kontzertua, erromeriak, lehiaketak, asto probak, bertsolariak eta umeentzako jolas parkea batzen ditu, besteak beste, Trumoitte jai batzordeak osotutako aurtengo jai egitarauak. Horrezaz gainera, aurten, herriko nagusienari omenaldia ere eskainiko die.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!