BI-3341 errepide tartea uzteko eskatuko dute

Anboto 2008ko uzt. 7a, 13:54

BI-3341 foru errepidea Udalaren esku uztea eskatuko dio Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Hala onartu dute azken udalbatzarrean. San Migel Goiaingeruaren eliza ingurutik San Joan Ebanjelariaren eliza ingurura doan 400 metro inguru dituen errepide-zatia eskatuko du Udalak, konpondu eta ibilgailuen abiadura txikitzeko neurriak hartzeko.

Horretarako, ituna adostu gura dute Foru Aldundiarekin udal arduradunek: “Errepidearen konponketa eta abiadurari aurre egiteko neurriak Aldundiak bere gain hartzea gura genuke. Zehazteko dago, diru-laguntza bidez edo zer laguntza moten bitartez egin”, argitu du herriko alkate Gontzal Sarrigoitiak. Abiadura txikitzea eragiteko moduan ipini gura dute errepide zati hori: “Udaletxearen atzealdeko aparkalekura jaisteko —oinezkoentzat jarrita dagoena— bidearen antzera jartzea aztertzen gabiltza”.

Ia 400.000 euro

Horrela ere ibilgailuek abiadura txikituko ez balute, bestelako neurriak ere aurreikusi dituzte; esaterako, goratutako tarteak, alkatearen berbetan. Lanotarako eta herri-gunean egokitu gura duten begiratokirako ia 400.000 euroko aurrekontua zehaztu dute. Begiratokiarekin urrian hasi gura lukete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!