2007an jaiotako ume bakoitzeko, diru-laguntza lortzeko 14 eskari izan zituen Udalak. Beraz, 2006ko urtarrilaren 1era arte atzeraeraginezko izaera izan duen araudiaren bitartez, 4.200 euro bideratu zituen, iaz, laguntzotara. Aurten, berriz, lau eskari izan dituzte Udalean, oraingoz.
Guztiek urte batetik bira bitarteko umeentzako diru-laguntza jaso dute. Halaxe eman dute jakitera udal ordezkariek.
Araudiak 300 euroko laguntza batzen du 0-1 urteko ume bakoitzeko, eta beste horrenbeste 1-2 urte bitarteko umeko. Iaz, 0-1 urteko jaioberrientzako zortzi diru-laguntza eskaera izan zituzten; urte bat eta bi bitarteko umeentzakoak, berriz, sei izan ziren, argitu dutenez.