Jai giroan egin zuten desafioa Momoitioko San Juanen. Asteburuan, hainbat ekitaldi izan dituzte Garain, Trumoitte jai batzordeak antolatuta. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, afari giroan batu ziren herritarrak Momoitioko San Juanen, zapatuan, eta afalostekoa erromeria giroan egin zuten; arratsaldean, berriz, ipuin kontalaria ere hurreratu jaken.Domekan, meza, dantzarien saioa eta igel txapelketa izan zituzten hurreratu zirenek, desafioaz gainera.