Ipuin kontalaria eta herri afaria dakarte Sanjuanek

Anboto 2008ko eka. 26a, 10:46

Astea hastearekin batera eman die ongietorria Sanjuanei Garain; txapligu hots artean, jaien iragarle den donien-atxa igotzearekin batera. Hala ere, Trumoitte jai batzordeak osotutako jai egitarauak zapatu eta domeka bitartean batu ditu ekitaldiak.

Momoitioko San Juanen bertan izango dira ekitaldiak. Doroteo Zobaran ipuin kontalariaren saioarekin hasiko da eguna, bihar 17:dute. Afalostekoa, bestalde, Izer plaza taldeak girotuko du.

Meza izango da domekan 10:30ean, Momoitioko San Juanen, eta, herriko dantzarien saioa amaituta, herrikoentzako igel txapelketa hasiko da. Irabazleak 18 euro lortuko ditu, 2.ak 12 euro, eta 3.ak 6 euro.

Jaiak agurtu aurretik desafioa ikusteko aukera ere izango da San Juanen: Garaiko zortzi gaztek edo Iurretako Txirlo astoak, nork harriari denbora gehiago eutsi ikustekoa izango da. Desafiorako hitzordua 18:30ean jarri dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!