Sanjoanei ondoetorria emango die asteon

Anboto 2008ko eka. 19a, 16:10

Sanjoanei ondoetorria eman guran donien-atxa altxatzeko ordua jarrita dute garaitarrek. Astelehenean, San Joan bezperan, elkartuko dira plazan, txapligo hots artean, usadioari eutsi eta jaiei hasiera emateko.

Sanjoanei ondoetorria eman guran donien-atxa altxatzeko ordua jarrita dute garaitarrek. Astelehenean, San Joan bezperan, elkartuko dira plazan, txapligo hots artean, usadioari eutsi eta jaiei hasiera emateko.

Ilunkeran, 20:30ean ipini dute ordua, jaiak amaitu arte mantenduko duten donien-atxa igotzeko. San Joan egunez, martitzenean, meza izango da 12:00etan.

Santiago, Santa Ana eta San Inazio dituzte herriko jai nagusiak Garain. Hala ere, aurrekari lez, Sanjoanak ere ospatu ohi dituzte. Trumitte jai batzordeak ekitaldi sorta antolatu du horren aitzakian. Hala ere, ekitaldi gehienak hurrengo asteburuan batu dituzte. Besteak beste, erromeria, herri-afaria, ipuin-kontalaria, igel txapelketa eta herriko dantzarien saioa izango dira.

Airearen kalitatea hizpide

Beste alde batetik, Udaltalde 21en eskutik eskualdean eratutako Aste Berdearen barruan Airearen kalitatea, gogoetarako arrazoia? berbaldia izango da, hilaren 25ean, eguaztenean, Udaletxean. Hitzordua 19:00etan jarri dute. Durangaldean hainbat herritan eskaini da berbaldi hori. Garain izango da azken saioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!